Chill Mafia

Chill Mafia kolektibo bat baino askoz gehiago da. Iruñeko lagun kuadrilla bat da; produktoreak, abeslariak, DJk, Mc-ak, diseinatzaileak eta graffitigileak dira, eta euskal panorama hankaz gora jarri dute joan den urtarrilean GAZTE ARRUNTAREN KOPLAK singlea biralizatu zenetik.

Mafia existitzen da: Nafarroako hiriburuko hainbat auzotako 19 urtetik 22 urtera bitarteko gazte hauek dira; izan ere, hainbat Sound System egin ondoren, kultura-mugimendu bat sortu zuten, eta pintxaldiak eta musika-ekitaldiak antolatzen hasi ziren. Hortik hasi ziren euren musika egiten, eta duela hilabete batzuetatik ezagutzen dugun Chill Mafia sortu zuten.

Askotariko influentziak biltzen ditu taldeak: 80ko hamarkadako punk-a, reggae-a, dub-a, reggaeton-a, hip hop-a eta, jakina, euskal kantu tradizionalak. Chill Mafia Records taldean dena da baleko: musika beltza eta latinoa, baita kantu klasikoen berrinterpretazioak ere.

Auzoko kolektibo bat, hiria eta landa-ingurunea nahasten dituena: Landa-Trap? Horregatik konbinatzen dituz- te hain ongi txandala eta txapela bideoklipetan, eta horregatik ezkontzen da marmitakoa latako garagardoarekin (eta txorizoa, ez dadila inoiz falta izan).

Euskal Herri osoaren ahotan ibili dira urte hasiera honetan lehen Mixtape-ari esker: ‘EZORREGATIK X BERPIZKUNDEA’; Spotify plataforman 600.000 stream baino gehiago izan ditu jada. Datozen hilabeteetan zuzenean aurkeztuko dute, single berriekin batera, Euskal Herrian eta Estatu osoan.

HURRENGO KONTZERTUAK