ORSAI

taldeak Tu Estrella singlea aurkeztu du, ziurgabetasunaren garaietan itxaropen-mezua ekarriz gure bihotzetara

Lehen mailako jokalariek musika jarri diote Aspanovas elkarteko gurasoek idatzitako testuari.

Singlearekin biltzen duten dirua minbizia duten haur eta nerabeentzat eta haien senideentzat ingurune duin bat sortzeko programak bultzatzera bideratuko dute, gaitza gainditzeko prozesua errazte aldera.
Orsairock taldea futbolari profesionalek osatzen dute; hain zuzen ere, Asier Villalibre, Óscar De Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga, Dani García eta Iñigo Lekuedira taldekideak eta, oraingoan ere, elkartasunaren bidetik heldu diote Tu Estrella abestiari,minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen gurasoen elkartearekin bat eginez. Tu Estrella abestia une zailetan ematen den laguntza da; iluntasunean argia aurkitzera animatzen gaitu, une oro elkarren ondoan egoteko hitza emanez, oztopoak elkarrekin gainditzearren.

Tu Estrella abestiaren bideoklipa TAOMek grabatu du Orsai taldeak entseguak egiten dituen lokalean, eta taldekideak Aspanovas elkarteko gurasoekin batera agertzen dira, elkarrekin abesten eta jotzen, familia handi bat izango balitz bezala. Bideokliparen amaiera hunkigarria da benetan: Mikel Laboaren Txoria Txori abesten dute denek, elkar besarkatuta.

Gaur kaleratuko da Tu Estrella abestia plataforma digitaletan, baina CD bat ere aterako dute, apirilaren 28tik aurrera Athletic Clubeko dendetan, kioskoetan eta gure dendan salgai egongo dena. Singlearekin eta diskoaren salmentarekin biltzen duten diru guztia minbizia duten haur eta nerabeentzat eta haien senideentzat ingurune duin bat sortzeko programak bultzatzera bideratuko dute, gaitza gainditzeko prozesua errazte aldera.

ORSAI
Orsai
la integran los futbolistas profesionales, Asier Villalibre (voz y trompeta), Óscar De Marcos (guitarra), Mikel Balenziaga (guitarra), Mikel Vesga (guitarra), Dani García (batería) e Iñigo Lekue (bajo). 19-20 aurredenboraldian hasi ziren musikazaletasuna partekatzen eta, harrezkero, bi single kaleratu ditu Orsaik hain denbora gutxian: One Club Men eta Corazón de tango, biak ala biak Oso Polita diskoetxearekin. Singleekin lortutako etekin guztiak Elikagai Bankuari eman dizkiote.

ASPANOVAS
Aspanovas
minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen gurasoen elkartea da, eta 1989. urtean sortu zuten osasunaren eta asistentziaren arloetan dauden gabeziei eta beharrei erantzuteko asmoz. Adingabeen eta haien senideen egoera hobetzea du xede elkarteak, eta medikuntzaren, psikologiaren, asistentziaren, hezkuntzaren eta aisialdiaren alderdiak lantzen dituzte, gaixotasunaren prozesu osoan sortzen diren beharrak kontuan izanik.